Kepa Enbeitia “Urretxindorra” ( 1878-1942), euskal idazle eta bertsolari bizkaitarra izan zen.

urretxindorra

Baina ez zen bertsolari hutsa. Abertzaletasuna erraietan sentitzen zuelarik, eta Txirritarekin izandako erronkaren ondorio, sabindarrek mitinetara eta Aberri Egunetara eramaten zuten berba egitera. Mintzaldietan bezala baita bertsoetan ere, abertzaletasuna, euskalduntasuna, hizkuntza, aberria, fedea eta baserria bezalako gaiak erabili zituen maizen; zehazkiago esanda, euskara eta gurutzea dira Kepa Enbeitaren mezuaren zutabeak, topikorik errepikatuenak eta armak.

Eibarren 1920an 30.000 lagunen aurrean, norbaitek “Viva España!” oihukatu ostean botatako bertsoa dugu ezagunenetariko bat:

Viva España! didarka gagoz
nik ere “viva” dirakusat
gorrotorikan ez dagolako
nigandik Españarrentzat.
Katolikoak jakin bear du
zer diñon goiko juezak:
bestenari bakean utzi,
zaindu bakotxak beretzat.
Viva España! diñok berriz be,
izan bei españarrentzat
baina ba diot Gora Euzkadi!
guria ta guretzat

Related Posts with Thumbnails

Etiquetas: , , ,