Josu Bergararen bigarren diska da nire asteko gomendio musikala.
Josu ezagutu nuen orain dela urte batzuk, zuzenbideko ikasle zenean Deustuko Unibertsitatean baina ez nuen bere alderdi musikala ezagutzen garai horretan.
Josu, Bakarlari Euskaldun bat da eta bere lehen lana “Karramarroen hiria” 2006an kaleratu zuen, orain “Nora Zoaz” diskarekin datorkigu.
Diskoa entzuteko eta saretik doan jeisteko aukera dago (Copyleft Lizentziapean dago), eta nola ez, 10 €ren truke erosteko.
Informazio gehiago: bere twitteren, facebooken, myspace, lastfm, edo epostaz bitartez. (Musikari 2.0 bat da eta laister bere webgunea martxan egongo da)
Zorte on diskoarekin Josu!



