
Bai!
Gaur gomendio batekin nator: Pololoak (XabinAitorren balentriak) seriarekin.
Patxi Gallegok (Errenteria, 1973) sorturiko Xabinaitor superheroi xelebrearen abenturak dira eta egun hauetan antzezlan bilakatu ditu Gorringo antzerki taldeak.
Joan den abenduan kaleratu zuen Elkar etxeak Pololoak komiki-sailaren hirugarren alea (eta azkena): Pololoak3 – Atxeritoko balada (The ballad of Atxerito).
Euskal superheroi honen jarraitzaile sutsua naiz eta Durangoko Azokan egile honekin hitz batzuk elkar-trukatzeko aukera izan nuen.
Ez dut nahi XabinAitorren abenturak azaldu nahi, horretarako onena da komikiak irakurtzea ala antzerkira joatea baina laburbiltzen: Abentura poliziako-erotikoa,istoria barregarria eta guztiz lotsagabekoa … ” Tragikomedia” bat.

















