Astebete AC/DC-ren sarrerak erosi ahal izateko

Last Tour Internationalek, AC/DCk Bilbon emango duen kontzertua antolatu duen enpresak, atzo iragarri zuenez, San Mamesen salgai jarriko dituzten sarrerak, Internet eta telefono bidezkoak bezala, apirilaren 22an jarriko dituzte salgai, baina ordubete lehenago, hau da, goizeko 9:00etan. 15.000 sarrera jarriko dituzte eskuragarri eta pertsona baikotzak, gehienez, 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

AC/DCk ekainaren 28an San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak 65 euroren truke erosi ahal izango dira (+ banaketa gastuak, hau da, 72,5 euro, El Corte Inglesekoak eta telefono eta Internet bidezkoak izan ezik, 73,5 euroko salneurria izango baitute).

Guztira 40.000 sarerra inguru jarriko dituzte salgai ondorengo bideetan: Ticketmaster (ticketmaster.es, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Viajes Amaia, Halcon Viajes eta Bilboko Power Records), El Corte Ingles (dendak, Elcorteingles.es eta 902 400 222), Livenation ataria eta San Mamesko txarteldegiak.

15.000 sarrera, San Mamesen eskuragarri
Apirilaren 22an, goizeko 9:00etan, San Mamesko 10 leihatila irekiko dituzte. Guztira, 15.000 sarrera jarriko dituzte salgai, 5.000 harmailakoak eta 10.000 pistakoak.
San Mamesko sarrerak eskudirutan ordaindu beharko dira, hau da, ez da kreditu-txartelik ordainduko.

Txarteldegian ilaran jartzeko karrilak apirilaren 21ean 20:00etan jarriko dituzte.

Bizkaian salmenta-puntu gehiago jarrita eta San Mamesen 15.000 salduta sarreren erdia, gutxi gorabehera, Bizkaian saltzea bermatu nahi dute antolatzaileek.

AC/DC

Ekainaren 28, astelehena
Bilbo, San Mames
Sarrerak salgai apirilaren 22an
Salneurria:

65 euro + banaketa gastuak ( 72,5 euro. El Corte Ingles-en eta telefonoz eta Internetez berriz, 73,5 euro). Pertsona bakoitzeko gehienez 4 sarrera.

Saltokiak:

Apirilaren 22an, 10:00etatik aurrera:
-Ticketmaster sarea: ticketmaster.es,, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcon Viajes bulegoak, Power Records, Viajes Amaia
-Elcorteingles.es 902 400 222
-Livenation


Apirilaren 22an, 09:00etatik aurrera: Bezperan, 20:00etatik aurrera,  ingurua atonduko dute jende pilaketak saihesteko.

San Mameseko leihatilak (Bilbo):
- 15.000 sarrera salgai (5.000 gradan eta 10.000 pistan)
-4 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
- Sarrerak diruarekin ordaindu behar dira. Ezin daiteke txartelarekin ordaindu.

Eitb-tik hartutako berria.

Related Posts with Thumbnails

Acerca de Jon Koldo

Bilbotarra nacido en 1977, pelo moreno y mas o menos alto. Licenciado en HUEM (Humanidades especialidad Empresa) y Diplomado en Turismo por la Universidad de Deusto. Hablo Euskera, castellano, frances e Inglés.Me interesa la política, la informatica, Bilbao, las chicas, la música...
Esta entrada fue publicada en musika y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.