1.-GAZTE BAZARA…
2.-ZURE ABERRIAK, EUSKADI, EUROPA ASKE BATEAN EGITURATU BEHAR DUELA USTE BADUZU…
3.-EUSKARA ZAINDU ETA ERABILI BEHAR DEN GURE HIZKUNTZA DELA USTE BADUZU…
4.-ASKATASUNA MAITE BADUZU
5.-EUSKADIK JASATEN DUEN BORTXAKERIA BERE AURRERA BIDERAKO ERAGOZPENA DELA USTE BAUDUZU…
6.-DROGEN KONTSUMO ARDURATSUAN SINESTEN BADUZU…
7.-GAUZAK EGITEKO ETA LORTZEKO ARRISKATZEN BADUZU
8.-ETXEBIZITZA ETA LAN DUINA OINARRIZKO ESKUBIDEAK DIRELA PENTSATZEN BADUZU
9.-EUSKADI HERRI SOLIDARIOA ETA IREKIA DELA PENTSATZEN BADUZU…
10.-ZURE HERRIAK KEZKATZEN BAZAITU ETA KONPROMISOA HARTU NAHI BADUZU…
ZU EGIKOA ZARA!!
1.-GAZTE BAZARA…
Gaztea zara, zure izateko modua aldarrikatzen duzu, aske izan nahi duzu, zure identitatea aurkitu nahi duzu, konpromisoak behar dituzu, lan egin nahi duzu, indarrak elkartu nahi dituzu ideal baten alde, behar duenari laguntza eman nahi diozu, proiektuak hasi nahi dituzu, proiektuak sendotu nahi dituzu…
2.-ZURE ABERRIAK, EUSKADI, EUROPA ASKE BATEAN EGITURATU BEHAR DUELA USTE BADUZU…
Euskaldun eta europear sentitzen zarelako. Euskadik Europar Batasunaren barruan nazio independientea izan behar duela uste baduzu. Mundu globalizatu honetan herri txikiek ere bere lekua dutela uste baduzu. Etorkizunean, Europear Batasunaren barruan, Euskadik herri moderno eta solidarioa izaten jarraituko duela uste baduzu…
3.-EUSKARA ZAINDU ETA ERABILI BEHAR DEN GURE HIZKUNTZA DELA USTE BADUZU…
Gaztelania eta frantsesa bezala, euskara zure hizkuntza dela uste baduzu. Euskara zaindu bai, baina egunerokoan erabili behar den hizkuntza dela uste baduzu. Euskararen normalizazio prozesuan sinesten baduzu…
4.-ASKATASUNA MAITE BADUZU
Aske bizi nahi duzulako, ez duzulako inoren inposaketaren menpe bizi nahi. Zure iritziak eta ekintzak askatasun osoz burutu nahi dituzulako. Erabakitzeko eskubidea izan nahi duzulako. Zure etorkizunaren jabe izan nahi duzulako…
5.-EUSKADIK JASATEN DUEN BORTXAKERIA BERE AURRERA BIDERAKO ERAGOZPENA DELA USTE BAUDUZU…
Gurea bezalako gizarte modernoan biolentzia guztiz onartezina dela uste baduzu. Gizarte baketsuan bizi nahi baduzu. Ideiak defendatzeko bideak hitza eta elkarrizketa direla uste baduzu. Bakea, inor baztertu gabe, guztion lanarekin eta ahaleginarekin eraikitzen dela uste baduzu…
6.-DROGEN KONTSUMO ARDURATSUAN SINESTEN BADUZU…
Ondo pasatzea zure bizimoduaren parte bada, egunero irribarre egiteko arrazoiak topatzen badituzu, asteburua noiz heltzearen zain bazaude baina lan egunetan ere zuretzako eta lagunentzako farra uneak ateratzeko irrikaz bazaude…
7.-GAUZAK EGITEKO ETA LORTZEKO ARRISKATZEN BADUZU
Ikasita jaio denik ez dagoela uste baduzu. Ideia bat izan baduzu eta jendeari tontakeria iruditu bazaio baina, hala ere, ideia garatu eta ondo irten bazaizu. Gauzak lortzeko, norberaren lana beharrezkoa dela uste baduzu…
8.-ETXEBIZITZA ETA LAN DUINA OINARRIZKO ESKUBIDEAK DIRELA PENTSATZEN BADUZU
Etxebizitza eta lan duina izatea oinarrizkoak direla uste baduzu. Etxebizitza ez delako jolasean ibiltzeko zerbait Gaur egun horiek lortzeko zailtasunak ikusten badituzu baina ez baduzu amore ematen . Zure lanarekin eta gogoarekin lortuko dituzula uste baduzu…
9.-EUSKADI HERRI SOLIDARIOA ETA IREKIA DELA PENTSATZEN BADUZU…
Arlo guztietan sufritzen duenarekin solidarioa bazara, arrazakeriaren kontra lan egiten duten gizarte mugimenduen aldekoa bazara, herri eta kultura guztiek duintasuna merezi dutela pentsatzen duenetarikoa bazara. Inor ez duzulako baztertzen zure modukoa ez delako edo zuk bezala pentsatzen ez duelako. Elkarbizitza lantzen duten proiektuetan parte hartu nahi duzun horietarikoa bazara…
10.-ZURE HERRIAK KEZKATZEN BAZAITU ETA KONPROMISOA HARTU NAHI BADUZU…
Gazteok konprometitzen garela uste baduzu. Politika, arazoei irtenbideak bilatzeko dela pentsatzen baduzu, eta ez arazoak sortzeko. Zure herriaren aldeko lanean konpromisoa hartu nahi duzulako…
ZU EGIKOA ZARA!!

