Irudiaren jatorria: zientzia.net
BFAk
ESLErekin
, hitzarmen bat sinatuko du laster “informazio gizartearen sustapenean eta garapenean laguntzeko” asmoarekin.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKADIKO SOFTWARE LIBREKO ENPRESEN ELKARTEAK INFORMAZIO GIZARTEA GARATZEN LAGUNDUKO DUTE
Informazioa
Astelehena, 2008(e)ko Azaroaren 3a
Bizkaiko Foru Aldundiak, besteak beste, informazio gizartearen sustapenean eta garapenean laguntzeko helburua dauka. Arlo honetan burututako jarduerei Bizkaiko Foru Aldundiak software librearen erabilera gehitu nahi die, Bizkaiko herritarren askatasun teknologikoa bermatzeko erreminta bat gehiago gisa. Lan bilera batzuen ostean, Aldundiak, LANTIK SA foru enpresaren bitartez, laster lankidetza-hitzarmena sinatuko du ESLErekin (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea). Horren bidez, beren eremuko eginkizunetan informazio gizartea sustatu eta garatu nahi da, aukeraketa teknologikoak herritarren artean bereizkeriarik ez sortzeko.
Egun, Bizkaiko Foru Aldundiak zergapekoentzako laguntza-‑programa batzuk eskaintzen ditu. Horien bidez, zenbait aitorpen (PFEZ, BEZ, sozietateen gaineko zerga…) egin daitezke eta, ondoren, Din A4 paper zurian inprimatu daitezke, Bizkaiko Foru Ogasunean aurkezteko balio duten eredu ofizialetako formatuetan. Eskaintzen diren programa horiek guztiak Windows ingurunean exekutatu behar dira.
Hala, aipatu hitzarmenaren helburua izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta ESLEren arteko lankidetza-baldintzak ezartzea. Halaber, laguntza programen bertsioak garatzeko aukera aztertzeko Bizkaiko Foru Aldundiak izango duen konpromisoa zehaztuko da. Programa horiek sistema eragile batean baino gehiagotan, bai eta software librean oinarritutakoetan ere, exekutatu ahal izango dira. ESLEk, bere aldetik, software librearen arloan dituen ezagutza eta esperientzia eskainiko dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari. Hain zuzen, laguntza teknikoa eta aholkua emango dizkio, lehen aipatutako laguntza programen software librerako bertsioen garapenetarako lizitazioa egiteko plegu tekniko eta administratiboak idazteko.
Hitzarmena sinatzen den momentuan sartuko da indarrean, eta hasiera batean urte bateko iraupena izango du, baina urtez urte luzatuko da automatikoki. Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik zehaztu gabe dagoen zenbateko bat ordainduko dio ESLEri bere zerbitzuengatik. Zenbatekoa hitzarmenaren eranskinean zehaztuko da, urte bakoitzean egin beharreko lanekin batera.
Iturria: Bizkaia.net
Artikulu hauek ere interesgarriak izan daitezke:
If you enjoyed this post, make sure you subscribe to my RSS feed!
2 Erantzun to “Bizkaiko Foru Aldundiak eta ESLEk informazio gizartea garatzeko hitzarmena”
Utzi zure iritzia











November 12th, 2008 at 11:11 am
¿Que favores políticos habéis obtenido por votar unos presupuestos para el estado español que no se ajustan para nada a la realidad?
PNES
November 21st, 2008 at 12:43 pm
PNES tu comentario no tiene nada que ver con el articulo, asi que te agradecería que no lo volvieras a hacer.
¿favores politicos o más bien mejoras para este pueblo que deberían haberse realizado hace mucho tiempo?