

Egun hauetan Euskal Encounter ospatzen ari da BECen.
Ekitaldiak, hitzaldiak, jarduerak… egitaraua interesgarria dirudi.

Bihar ostirala, Blogari euskaldunok batzeko deialdia jaso egin dut baina planak ikusita (gaur gauean jaia ,bihar bazkaria koadrillako lagunekin eta zalantzan dago asteburuko plana… Baitu agian?) ez dut uste joango naizenik.
Informazioa eta egitaraua
Euskal Encounter barnean blogari euskaldunen mahaingurua
Eguna: Ostirala 25
Lekua: Bilbao Exhibition Centre
Ordua: 19:00
Sarrera: doan eta izen ematerik gabe
Eztabaidagai: Euskararen ikusgaitasuna mundu globalizatuan
Hizlari eta moderatzaileak (30 min)
Gorka eta Haritz moderatzaile eta sarrera lanetan egongo dira baina denon parte hartzea beharrezkoa izango da
- Gorka Julio (Teketen)
- Haritz Roriguez (Gutenberg galaxia)
- …
- …
10min Hero (2/3 x 10)
Nahi duenak 10min izango ditu bere proiektu, ideiak edo bloga azaldu ahal izateko. Hemen zure izena jarri edo bertan jarri gurekin harremanetan.
Asanblada interaktiboa 1 ordu
Backchannel baten bidez bertako zein kanpoko ekarpenak jasoko ditugu eta horretaz gain bertan ere eztabaida era berezi batean dinamizaten saiatuko gara.
informazio gehiago:
* Basque Bloggers Exhibition Centre wikian
* Teketen
*Gaztelumendi



